San Andrés Egoitzak

curvaverde

San Andres Egoitzetan instalazio aintzindariak ditugu, mundu mailan aintzindariak diren terapia ez farmakologikoen metodoak erabili ahal izateko.

Arreta sanitarioa

Geriatrian espezializatutako talde medikoa daukagu. Goitik beherako zaintze baterako zerbitzu mediko, erizain talde, arreta psiko-geriatrikoa, fisioterapia, botika eta podologoa daukagu.

Arreta asistentziala

Logeletan mugimendu sentsoreak izateaz gain, egunaren edozein ordutan geriatria-langileekin harremanetan jartzeko interkomunikazio sistema berria daukagu.

Garabi berriak ditugu mugikortasun murriztua duten egoitzadunei komunera joaten laguntzeko.

Arreta soziala

Zahartze aktiboaren alde gaudenez, gure nagusiei egokitutako aktibitate, tailer eta terapiak ditugu. Gure terapeuta okupazional eta sustatzaile sozialek tailer kognitiboak, jokoak, eskulanak, irteerak… antolatzen dituzte.

Osasuna eta ongizatea

Gure sukaldean era askotako menuak eta dieta pertsonalizatuak egiten ditugu, beti gure dietetika eta nutrizio taldearen esanak betez. Norberaren itxura zaintzeko ileapandegi-estetika eta ikuztegi zerbitzuak ere eskaintzen ditugu.

Estimulazio kognitiboa

Narriadura kognitiboa eta Alzheimerra bezalako dementziak dituzten pertsonen zaintzan adituak gara.

Bi Egoitzetan zentzumen-gela daukagu, gure nagusien behar kognitiboetara egokituta daudenak. Bertan, estimulazio kognitiboa eta ongizate emozionala lantzen ditugu. Horretarako, azken berrikuntza teknologiko eta terapeutikoak erabiltzeaz gain, estimulu sentsorialak (argia, soinua, usainak, koloreak…) erabiltzen ditugu.

Gune honek egoitzadunen beharretara egokitutako banakako lana laguntzen du. Bertan, komunikazioa erraztuz, haien gaitasunen miatzea eta mantenimendua sustatzen da.

Gure Zerbitzuak

curvaverde

24 h-ko laguntza medikoa.

Erizaindegia

Nutrizionista

Fisioterapeuta

Psikologia

Ileapaindegia

Podologoa

Higiene completa

Zentzumen-gela

Terapia okupazionala

Ikuztegia

Sukalde propioa

Igogailua

Wifi-a

Sistema domotikoa

Telebista logeletan

Zalantzarik izanez gero, galdeiguzu!

944 570 957

(Usánsolo)