San Andres Egoitzak, zaharren egoitzak Galdakaon

curvaverde

San Andrés Egoitza egoitza modernoa da, hain gustuko dugun epeltasuna eta erosotasuna galtzen ez duena. Bertan, egoitzadunek behar duten lasaitasuna eta erosotasuna aurkitzen dute.

San Andres Egoitzetan, egoitzadunek behar duten arreta eta zaintza eskaintzen dugu, gure langileak adituak bait dira arreta medikoa, arreta pertsonal, elikadura eta ostatua ematen.

Zalantzarik izanez gero, galdeiguzu!

944 570 957

(Usánsolo)

Gauza garrantzitsuak ondo egiten ditugu

curvaverde

Nortzuk gara?

San Andres Egoitzak familia-enpresa bat da, hirugarren adineko pertsonei (berdin dio baliodunak, lagunduak edo dementzia maila desberdinak dituztenak izan) erabateko arreta zerbitzuak eskaintzen dizkiena. Gure helburua gure egoitzadunen ongizatea eta haien senideen lasaitasuna ziurtatzea da.

Zer nahi dugu izan?

San Andres Egoitzetan gure egoitzadunen erabateko ongizatea eta haien senideen lasaitasun maximoa lortzeko helburua dugu, harik eta:

  • Gure egoitzadunak hain daude gustura gurekin ezen ez dute hemendik alde egin nahi.
  • Gure egoitzadunen senideek egoitzaren batera joan beharko balira, gurea hautatuko lukete.

Gure balioak

  • Bizitza etxeko bizimoduaren antza duen lekua sortzea, giro ziur eta kontrolatuan. Guztia gure erabiltzaileek haien aurreko bizitzarekiko desbendintasunak ia nabaritu ez ditzaten.
  • Garbitasun osoa:
    • Gure egoitzadunentzat. Baliteke haiek gustoko ez izatea, baina gure zaintza behar dute.
    • Gure langileena. Besteak zaindu ahal izateko, gure burua zaindu behar dugu lehenbizi.
    • Gure instalazioena. Egoitzadunak etxean bezala senti daitezen.
  • Gure ustez dementzia desberdinak dituzten pertsonek ez dute era desberdinean bizi behar. Soilik haien beharrak dira desberdinak.
  • Egoitzadunen bizi-kalitatea hobetzeko, haien autonomia maximora sustatzen dugu:
    • Terapia Okupazionalaren programen bidez
    • Bere jarduerak ez ezik jarduera berriak egitera bultzatzen dugu egoitzaduna.