San Andres Egoitza, Usansolon

curvaverde

San Andres Egoitza 2004. urteko apirilean jaio zen. Gure eraikina aintzineko kanpoko estruktura mantenduz errehabilitatu den baserria da.

Bi solairuetan banatzen diren 27 toki ditu. Kopuru honek egoitzadunari arreta zuzen eta berezia eskaintzeko aukera ematen digu. Bisita orduak moldakorrak dira, senideak egoitzadunak bisitatzeko aukera gehiago izan ditzaten. Zaharren Egoitza Usansolon kokatzen da, Bilbotik 12 km-tara, Galdakaoko Ospitalearen ondoan. Autobusez zein trenez etortzeko aukera dago.

Egoitza Bizkaiko Foru Aldundiarekin hitzarmena izateaz gain, Kalitate agiria dauka, UNE EN ISO 9001 araua, hain zuzen ere. Gure egoitzan egoitzadunek behar dituzten arretak eskaintzen dira, arreta medikoa, pertsonala, elikadura eta ostatua barne. Guztira, 27 toki ditugu, 10 logela bikoitz eta banakako 7 logeletan banatzen direnak. Guztietan bateria osagarria duten oheak daude.

Horrez gain, animazio sentsoriala bultzatzen duen programa daukagu, mundu mailan terapia ez farmakologikoetan aintzindaria den metodoa daukagu, pertsona nagusiei bideratuta.

Irudien galeria

curvaverde

San Andres Egoitza, Zuazon

curvaverde

San Andres Egoitza, egoitza modernoa da, egoitzadunen erosotasunerako eta lasaitasunerako hain garrantzitsuak diren berotasuna eta erosotasuna galtzen ez duena. Aitzinean Lehergailu-eskolak eta Zuazoko okupazio lantegiek okupatzen zuten orubean kokatuta, San Andres Egoitzak lehen bitan banatutako guneak eraikin bakar batean batu ditu. 1.600 metro karratu ditu eraikitako azaleran, bi solairu zabal eta argitsuetan banatzen direnak. Gune hauek egoitzadunen beharretara egokitzen direnez, autonomia osoa eta erosotasuna ematen die.

Antolaketa asko zaintzen dugu, gure helburua egoitzadunei eta haien senide edo bisitariei egonaldia atseginagoa bihurtzea baita.

Egoitza 2007. urtean sortu zen, irizpide ergonomikoak jarraituz. Beste era batera esanda: eskailerak, komunak, igogailuak, jantokiak, ile-apaindegiak… itxura eta tamaina egokiak dituzte erabiltzaileen beharretara egokitzeko.

San Andrés Egoitza Galdakaoko Zuazo auzoan kokatzen da. Auzo lasaia izateaz gain, erdigunetik hurbil dago. Hurbiltasun honek erabiltzaileen behar guztiei erantzuteko ahalmena ematen digu. Horrez gain, autobus eta tren geltokietatik gertu dago.  

Irudien galeria

curvaverde

Zeharka itzazu San Andres Egoitzaren instalazioak. Gurekin etorri nahi?

curvaverde

Zalantzarik izanez gero, galdeiguzu!

944 570 957

(Usánsolo)

944 573 828

(Zuazo)